Kalitate Politika

Kudeaketa Taldeak zentruak onartuta dituen honako eginkizun eta printzipio hauekiko konpromisoa adierazten du:

  • Gure gizarte-inguruan euskara zein euskaraz ikasteko aukera eta bide eraginkorrak eta berriztatzaileak eskaintzea, eraginkortasuntzat trebetasunak eta ezagutzak eskuratzea eta ikasteko gaitasuna garatzea hartzen dugula.
  • Gure bezeroek izan ditzaketen beste ikaskuntza beharrei erantzuna emateko bestelako hizkuntzak edota ikasgaiak ikasteko laguntza eta orientabidea ematea, irakasleak garen aldetik ditugun eskarmentua eta trebetasunak erabilita.
  • Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, bai guk geuk garatutako egitasmoen bidez bai helburu bera duten beste elkarte eta erakundeekiko elkarkidetza edota proiektu komunen bidez.
  • Hori guztia honako hauen bitartez egitea: a) bezeroaren arreta zuzena eta bakoiztua, b) ikaskuntzan ardaztutako metodologia, kalitatezko zerbiztuak eskaintzeko eta gure euskaltegitik kanpo ere euskalduntzea bultzatzeko, c) ideien aniztasuna eta profesionaltasuna eta, d) partehartze aktiboa geure inguruan.

Konpromiso hau adierazteko Kalitatearen Kudeaketarako Sistema garatu eta ezarri du, zentruaren kudeaketa sendotu eta beraren zerbitzuen hobekuntza sistematizatzeko bitartekoa delako ustean, horrela gure bezeroen asetasuna etengabe lortuko delakoan.

Gure ustez, egitasmo hau euskaraz egiten den zein euskararen beraren irakaskuntza-arloarentzat ekarpen baliogarria da, enpresa eta instituzioen esparruan geroz eta onartuagoak diren kudeaketa ikuspegien aplikazioa baita.

Kalitatearen Kudeaketarako Sistema honen mantenimenduak eta hobekuntzak zentruko kide garen guztion ahaleginak batu eta asetasun pertsonal eta profesional hadiagoz lan egiten lagunduko digula espero dugu.

Zuzendaria naizen aldetik gure bezeroen baldintzak betetzeko eta sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, hala nola gure bezeroen beharrak eta itxaropenak ezagutzeko eta horiei, HABEk ezarritako arauen baitan, erantzuna emateko eta, era berean, jarriko ditugun hobekuntza helburuak lortzeko eskura ditugun bitartekoak eraginkortasunez erabiltzeko eta lortutako emaitzei buruz informazioa emateko ere, konpromisoa adierazten dut.


Bilbon, 2006ko uztaila.



Izp. Juan Carlos Murillo,
Zuzendaria.
IQNet, Kalitate Politika AENOR, Kalitate Politika
IQNet, Kalitate Politika
AENOR, Kalitate Politika
Fray Juan Mateo Zabalaren sinadura