J.M. Zabalari buruz

Juan Mateo Zabala euskaltegia, hasieran Iralabarriko gau-eskola zena, 1974-1975 ikasturtean sortu zen, bere inguruan euskara zabaldu eta suspertzeko helburuaz.

1983an Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) sotzeaz batera, Bilboko idazle ezagunaren izena hartuta, gaur egun duen euskaltegi izaera hartzen du eta 1984 urtean Gordoniz kaleko 22an bere egoitza zabaldu [ Mapa bistaratu ].

1995ean, ume eta gazteentzako errefortzu eta errekuperazio eskolen eskaerari erantzun nahian, zerbitzu berri bat sortu genuen, J. M. Zabala akademia.

Gaur egun, euskaltegiak eskaintzen dituen helduentzako euskara-eskolez gain, ikaskuntza arautuko ziklo guztietarako errefortzu eta errekuperazio eskolak ematen ditugu, bi urteko umeen taldeetatik hasita, euskaraz zein gaztelaniaz.

Acerca de J.M. Zabala

Acerca de J.M. Zabala

Fray Juan Mateo Zabalaren sinadura